NEWS

January-2012

250 profesionaletik gora Sevillako Jardunaldi Teknikoetan

Zoru bero/freskotasun emaile sistemen sustapenaren barruan, estatuko puntu ezberdinetan egiten ari diren jardunaldi teknikoak beren emaitza ematen ari dira. Beste behin, mila lagunetik gora bertaratu ziren egin diren lau deialdietan. Horrela, gure hegoaldeko salmenta-sarearen laguntzaz 250 profesionaletik gora elkartu ditugu pasa den urtarrilaren 19an Sevillako Erakusketa eta Biltzar jauregian. Horien artean: ingeneriak, arkitektoak, zerbitzu teknikoak, banatzaileak, instalatzaileak eta abar. Hauek izan dira jardunaldi horretan jorratu diren gai nagusiak: Zoru bero/freskotasun emaile sistemetan Orklirentzat eta azken batean gure bezeroentzat AENOReko ziurtagiriek eta Araudiaren betetzeak duen garrantzia azpimarratu zen. OKSOL-150 Eguzki-sistemaren kasuan, beste behin, bere osaerak ikusmin handia sortu zuen. Izan ere, kolektorearen barruan ohiko instalazio batek dituen osagai guztiak integratzen ditu. Gure bezeroek dakiten moduan: MERKATUAN BAKARRA da.

January-2012

Orkliko Etxe-Konforteko 2012ko tarifen katalogo berria

2012ko otsailaren 1ean indarrean sartuko da Orkliko 2012ko tarifen katalogo berria. Orklik eraginkortasun energetikoarekin duen ardura nabari daiteke zoru bero/freskotasun emaile sistemetako familietan eta Eguzki-sistemetan. Horren adibide dira: Eraginkortasun altuko Multzo Hidraulikoak; merkatuan arrakasta duen, drainatzeko sistema automatikoa duen “drain unit”a eta “dena batean” duen eguzki-sistema. Azken sistema horrek, kolektorearen barruan ditu instalaziorako beharrezkoak dituen elementu guztiak: espantsio-ontzia, depositua, ponpak eta abar. Zoru bero/freskotasun emailearen atalean aurki ditzakegu instalazio mistoetarako banaketa ekipo berriak eta multzo hidraulikoen gamaren handitzea. Berokuntzan eta ur bero sanitarioko atalean, lotura arra duen geruza anitzeko hodietarako osagarri berria aurki dezakegu. Osagarri hori, bereziki diseinatua dago ihes aukerak kontrolatzeko eta ekiditeko. Horretarako, juntura bikoitzaren bitartez itxierarako azalera handiagoa du, horrela, merkatuko osagarri seguruena eta eraginkorrena eginez. 2012ko tarifen katalogoa pdf formatuan dago eskuragarri gure www.orkli.com web orriko deskargen atalean.


Previous Actualités
250 profesionaletik gora Sevillako Jardunaldi Teknikoetan
Orkliko Etxe-Konforteko 2012ko tarifen katalogo berria


Actualités per years
2012 Actualités
2011 Actualités
2010 Actualités
2009 Actualités
2008 Actualités
2007 Actualités
2006 Actualités


Home Mondragón Componentes