NEWS

March-2010

Orklik jardunean dauden 100 arkitektori Zoru bero-freskotasun emailean trebakuntza emango die

Apirilaren 14 eta 15ean, Orklik Zoru bero-freskotasun emailean trebakuntza emango die jardunean dauden arkitekto talde bati ERAIKUNTZAN KLIMATIZAZIO ERAGINKORRARI buruzko ikastaroan. Amaia Aizpurua, jarduera horren arduradun teknikoa, izango da edozein proiektu arkitektonikotan sistema hori nola integratu eta dimentsionatu azaldu eta sakonduko duena. Orkli erosotasunera bideratutako irtenbideak egiten dituen enpresa da, zoru bero-freskotasun emailean, berokuntza eta ur bero sanitarioan eta eguzki-energia sistemetan. Horrez gain, beste bi negozio unitate ere baditu, ur beroketako eta segurtasun termoelektrikorako osagaietara zuzenduak. Orkli sektorearen abangoardiako irtenbideen hornitzaile izatea bermatzen dute: dituen 600 langile inguruk, atzerriko planta produktiboetako duen nazioartekotze modeloak, erosotasunaren munduen duen 30 urtetik gorako esperientziak, lehen lerroan dagoen finantza-talde baten babesak eta aktibitate eta produktu berriak garatzeko duen berrikuntza politikak.
Zoru bero-freskotasun emailearen jarduerak urte gutxi baditu ere, Orkli dagoeneko erreferente bilakatu da merkatuan duen eskaintza integralarengatik. Eskaintza horrek proiektuaren aldi ezberdinak barne hartzen ditu, proiektuaren aholkularitza, osagai guztien horniketa, obran bertan asistentzia eta 15 urteko bermea duen estaldura ziurtagiri batekin amaitzen da.
Orkli izan da Zoru bero-freskotasun emaile sistemetan AENORen ziurtagiria jaso duen lehen enpresa. Hori dela eta, Zoru bero-freskotasun emaileko hornitzaile integral bezala Orklin konfiantza izatea BERMEAREN sinonimo da.


Previous Actualités
Orklik Municheko Intersolar Azokako 2010eko edizioan hartu du parte erakusketari gisa
Talde nagusiek Orkliren aldeko apustua egiten jarraitzen dute profesionalak prestatzeko.
2010ko maiatzaren 15ean Bartzelonan ospatutako InstalMat erakusketan aurreikuspen guztiak gainditu dira.
Orkli, Instalmat 2010 azokan (Bartzelona), Produktu Sariak 2010erako hautagaia da
Orklik trebakuntza arloan albiste izaten jarraitzen du.
Orklik jardunean dauden arkitektoei zoru bero/freskotasun emailean emandako lehen ikastaroaren balorazioa egin du
Geroz eta gehiago dira trebakuntza jasotzeko Orkli aukeratzen duten profesionalak
Orklik jardunean dauden 100 arkitektori Zoru bero-freskotasun emailean trebakuntza emango die
Orkliren hurrengo “geldiunea”: Milango Mostra Convegno 2010
risko Interclima 2010 azokan izandako parte-hartzea positiboki baloratu du Orklik.
ORKLIk bere Espainia eta Portugaleko sare komertziala bildu du ORDIZIAN urteroko batzar komertziala egiteko
Patxi Lopez: Zuzendari Nagusi
Pariseko 2010ko Interclima Azokan Orkli erakusketari moduan izango da.
Orkliko 2010rako tarifa-katalogo berria
Etxebizitza Ministerioak AENOR ziurtagiriak aintzat hartu ditu eta Orklik 2009 urtearen hasieratik horietako batzuk ditu.


Actualités per years
2010 Actualités
2009 Actualités
2008 Actualités
2007 Actualités
2006 Actualités


Home Mondragón Componentes