Orkli berokuntzarako, etxeko
ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako
osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da.
Bere egoitza soziala Ordizian dago (Gipuzkoa) eta merkatuari
nahiz bezeroari begira dauden antolamendua eta egitura
ditu. Hiru negozio-unitateren bidez garatzen da:
Berokuntza eta etxeko
ur beroko instalazioetan airearen eta uraren
tenperatura kontrolatzeko eta erregulatzeko sistemak:
sektoreko handizkako merkatarientzat, banatzaileentzat
eta instalatzaileentzako biltegi preskribatzailetarako.
Ura eta gasa erregulatzeko
sistemak etxeko ura berotzeko tresnetan, etxetresna
elektrikoen sektoreko berogailu eta galdaren
fabrikatzaileentzat.
Bere eskaintza ia mundu osoko merkatura zabaltzen da.
Orklik Txinan eta Brasilen ditu fabrikatzeko instalazioak
eta delegazio eta agenteen berezko sarea du bost kontinenteetan.
Mondragón Corporación Cooperativa – MCCko
Osagaien Dibisioan sartuta dago. Empresa-talde honek finantza-, industria-,
banaketa- eta zerbitzu-sektoreetan du bere jarduna eta zenbait teknologi
zentro izateaz gain, unibertsitate-mailan ere aritzen da.