Urtarrila-2010 Pariseko 2010ko Interclima Azokan Orkli erakusketari moduan izango da. Beste behin, Orklik otsailaren 9 eta 12an Parisen izango den Interclima Azokan erakusketari moduan parte hartuko du. Orain arteko edizioetan, Orklik berritasunez beteta eraman izan du bere katalogoa. Oraingoan ordea, standaren azalera handitzeaz gain merkatu frantsesari aurkeztuko dizkio (Espainian dagoeneko erreferente bat da) Zoru bero/freskagarri sistema eta katalogoaren handitzea EGUZKI gaman. Katalogo horretan, energia berriztagarrietan erabat berritzaileak diren produktuak aurki daitezke. Profesionalei instalakuntza errazteko eta konponbide errazak emateko asmoarekin, produktuen kit berriak aurkeztuko ditu segurtasun multzoetan, eta horiekin batera, erosotasunera zuzendutako bestelako produktuak. Orklik 7.3-G10 standean izango dituen berrikuntzak ikustera eta azokaren azken egunean egingo den zozketan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
|